Euskal Presoak

Gaixo dauden euskal presoak askatzeko eskatu du Garitanok

Preso horietako batzuen senideekin bildu da Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Martin Garitano, gaur Donostian, gaixorik diren euskal presoen senideekin.
2014ko urriaren 29a
13:42
Entzun

Gaixo dauden euskal presoak aska ditzatela eskatzeko, Espainiako eta Frantziako estatuei mintzatu zaie Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, “salbuespen politika buka” dezaten. Gari Arruarte, Inma Berriozabal, Ibon Fernandez Iradi eta Aitzol Gogortza euskal preso gaixoen senideekin izandako bileraren ostean egin ditu adierazpenok Garitanok. Ahaldun nagusiak bereziki izan du gogoan Fernandez Iradiren egoera —bihar erabakiko du epaileak aske utziko duen—, eta hura askatzeko eskatu du.

Era berean, “giza eskubideen Europako legedia” betetzeko eskatu die Paris eta Madrilgo gobernuei, sakabanaketa politikari amaiera jarriz eta “Europako legediaren arabera zigorrak bete dituztenak berehala askatzea” onartuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.