Besteak beste, Ondarroan eta Lasarten egin dituzte mobilizazioak, Ibon Iparragirre eta Ibon Fernandez Iradi presoen egoeraz ohartaraziz. Hain justu, joan den astean erabaki zuen Parisko Dei Auzitegiak Fernandez Iradi kartzelan mantentzea.
Bizkaiko herrian, esaterako, Libre eta Bizirik. Larriki gaixo diren presoak etxera lelopean elkartu dira dozenaka herritar. Txus Martin presoa aske utz dezatela eskatzeko, karabana bat osatu dute Ugao eta Galdakao artean. Hernanin, berriz, ostiralean egin zuten manifestazioa.