"Osasunaren, justiziaren eta bizitzaren alde" giza katea egingo du Sarek datorren hilaren 27an, Gasteizen. Espainiako kartzeletan 13 euskal preso "oso gaixo" daudela salatu du Sarek, eta haien berehalako askatasuna eskatzeko izango da Gasteizko giza katea. Era berean, euskal presoak beren jaioterrira hurbiltzea ere eskatuko dute bertan.
Bereziki salatu dute Jose Ramon Lopez Abetxuko euskal preso gasteiztarraren egoera. 66 urte ditu, eta endekapenezko gaitz larri bat dauka, beste gauza askoren artean. Espainiako Villabonako kartzelan dago preso.