Preso gaixoak kalera lelopean, Bulebarretik aterako da martxa, abuztuaren 9an, 17:00etan. Gaixo dauden presoen eskubideen aldeko hainbat plataformak deitu dute manifestaziora.
Salatu dute "salbuespenezko" espetxe politikak "zorigaiztoko ondorioak" dakartzala presoentzat eta haien senideentzat, eta "bidegabeko" egoera hori amaitzeko eskatu dute. Horrekin batera, larriki gaixo dauden pertsonen giza eskubideak errespetatzea galdegin dute.
Bereziki gogoan izan dituzte Gari Arruarte, Ibon Fernandez Iradi eta Aitzol Gogorza presoak.