euskal presoak

Gaixo dauden presoen eskubideak errespetatzeko eskatu dute Madrilen

Ale eta Hop maskotak eraman dituzte espetxe administrazioko idazkaritza nagusira.

Ale eta Hop, gaixo dauden presoen eskubideen alde. BERRIA
2014ko irailaren 14a
09:09
Entzun

Espainiako Estatuak presoen giza eskubideak "urratzen" jarraitzen duela salatu dute ekintzaren bitartez. Deitzaileen arabera, kartzeletako egoera "larritu" egiten da sakabanaketarekin, bakartzearekin eta gaixotasunekin.

Gaixo dauden presoen egoera nabarmendu dute, eta gogorarazi kartzeletan ezin dutela gaixotasunei aurre egiteko beharrezko tratamendua jaso. Diotenez, medikuarenera joatea "sekulako odisea" da haientzat, eta "hilabeteetako" itxaronaldiaren ondoren eskuburdinekin eramaten dituzte ospitalera. "Osasunerako eskubidea kentzen ari zaie".

Hori horrela, gizarteari eta bereziki auzian esku hartzea duten erakundeei legedia betetzeko deia egin diete, eta gaixo dauden presoen eskubideak errespeta ditzatela. Munduko Saskibaloi Txapelketako finalaren harira, "giza eskubideen munduko txapelketan" inplikatzeko eskatu diete.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.