Eritasun larriak dituzten euskal presoen eskubideak aldarrikatuko dituzte gaur arratsaldean Donostiako kaleetan. "Salbuespenezko" espetxe politika salatu eta kartzeletan gaixo daudenak "berehala" aske uzteko eskatuko dute.
Ibon Fernandez Iradi, Gari Arruarte eta Aitzol Gogorza preso gipuzkoarrak askatzearen aldeko herri plataformek deitu dute martxara. EH Bilduk eta Etxerat elkarteak bat egin dute deialdi horrekin, besteak beste.