Gaixo larriak

2012ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Txus Martin Hernando. Buruko gaixotasun larri bat du; kaleratzeko premia handiena duen euskal presoa da. Nahasmen eskizo-afektiboa eta eldarnioak ditu, paranoiak; ahotsak entzuten ditu aldiro, eta zentzurik gabeko solasaldiak egiten ditu. Zaballako kartzelan dute, medikatuta. 2002an atxilotu, eta erabat bakartuta izan zuten zortzi urtez, Frantzian. Bakartze horrek eragin zion gaixotasuna.

Gotzone Lopez de Luzuriaga Fernandez. Bularreko minbizia atzeman zioten 2007an, eta Jaengo ospitalean ebakuntza egin zioten. Baina tratamendua ez du behar bezala jaso, ospitalerako bidaiak atzeratu eta eten dizkiotelako. Zigorra 2010ean bete zuen arren, 2019ra arte luzatu diote espetxealdia, 197/2006 doktrina ezarrita.

Inma Berriozabal Bernas. Gaixotasun eta tratamendu asko ditu: diabetes mellitus II, B hepatitisa, bronkioetako asma, psoriasia, belauneko protesia, hipertentsioa, sinusitia eta lokartzeko arazoak, esaterako.

Jose Angel Biguri Camino. Minbizia du; prostatako adenokartzinoma. 2008an bete zuen zigorra, baina 2016ra arte luzatu diote espetxealdia, 197/2006 doktrina ezarrita.

Iñaki Etxeberria Martin. Denbora laburrean itsu geratzeko arrisku handia du. Ez diote beharrezko tratamendua eman.

Jesus Maria Mendinueta Flores. Hezurretako gaitz larriak eta oinaze handiak ditu. Bizkarrezurreko diskopatiak, hernia diskalak, lunbozitalgia. Horrez gain, uveitis akutua du, migrañak eta sinupatia.

Josetxo Arizkuren Ruiz. Bihotzeko arazoak ditu; kardiopatia iskemiko larria, eta lesioa hodi batean. Stent bat ezarria du. Hiatoko hernia eta espasmo esofagikoa ere baditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.