Gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu du BAKek
Bakearen Aldeko Koordinakundeak (BAK) gaixo dauden presoak askatzeko eta presoak haien jaioterrira gerturatzeko eskatu du. Halaber, terrorismoaren aurkako politikaren menpe egongo ez den beste espetxe politika bat «adosteko» eskatu du. Fabian Laespada, Ines Rodriguez, Itziar Aizpuru eta Isabel Urkijo BAK elkarteko kideek agerraldia egin dute, eta presoei ezartzen zaien «salbuespenezko» politika amaitzeko eskatu dute. Nolanahi ere, euskal presoei amnistia ematearen aurka agertu dira BAKeko kideak, «argi eta garbi». Laespadak adierazi du preso bakoitzaren bilakaera hartu behar dela kontuan, haiei espetxe onurak ezarri ala ez erabakitzerakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu