Gaixotasun arraroen erregistroa martxan jarriko du Nafarroak

Halakoak dituzten herritarren kopurua zehaztea eta ikerketa bultzatzea da gobernuaren asmoa

edurne elizondo
Iruñe
2012ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Lehen urratsa, zenbatzea. Nafarroako Gobernuak ez daki herrialde horretan zenbat pertsona dauden gaixotasun arraroren batek jota, eta, zehazteko asmoz, gaixotasun arraroen erregistroa martxan jarriko du. Europan sortutakoa da ekinaldia. Europako Batasunak lehentasuntzat jo ditu gaixotasun arraroak osasunaren esparruan. Ondorioz, hainbat herritan sortu dituzte arlo horretan lan egiteko egitasmoak.

Espainian, Karlos III.a Institutuak hartu du lan horren ardura, eta haren eskutik egin du Nafarroako Gobernuak bere erregistroa martxan jartzeko urratsa. Horretarako, urtean 27.000 euroko diru laguntza jasoko du Espainiako Gobernutik, hiru urtez.

5.000-8.000 gaixotasun arraro bada. «10.000 biztanleko bost pertsonatik beheiti jotzen dituzten gaixotasunak jotzen dira arrarotzat. Osasunean eragin handia dute, eta mendekotasuna eragiten ohi dute», azaldu du Nafarroako Osasun zuzendari nagusi Cristina Ibarrolak. Erregistroaren bidez, ikerketa ere bultzatu nahi du gobernuak. «Asmoa, gainera, gaixotasun arraroentzako erreferentziazko zentroak lortzea da». Ibarrolak ez du zehaztu, hala ere, Nafarroak halako zentroren bat hartuko ote duen, ezta ikerketarako zer baliabide izanen den ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.