osasuna

Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna da gaur

Elkartasunaren ideian oinarritzen da aurtengo kanpaina. Munduan 7.000 gaixotasun arraro mota daude, Espainiako Federazioaren arabera.

2012ko otsailaren 29a
18:07
Entzun

Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Egunak elkartasuna izango du ardatz gaur. Gaixotasun Arraroek batuta indartsuagoak izango gara leloa hautatu dute aurten.

Horrekin batera, gaixotasunen inguruko informazioa biltzen duen webgunea martxan dago. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte munduan, egun horren harira.

FEDER Gaixotasun Arraroen Espainiako Federazioak jakinarazi du munduan 7.000 gaixotasun arraro mota daudela, eta horietatik 70k bakarrik dutela sendabidea.

Isabel Calvo FEDER-eko presidenteak azaldu du zailtasunak diagnostikotik hasten direla, gaixoek badakitelako zerbait dutela, baina "medikuz-medikuz" ibiltzen direla, zer duten jakin gabe.

Diagnostiko zehatz bat lortzeko batez besteko epea bost urteko epea dela jakinarazi du.
 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.