Jesus Loza Eusko Jaurlaritzaren Elkarbizitzarako eta Memoriarako agintariak astebururako prest izan nahi du gaixotasun larriak dituzten euskal presoei buruzko proposamena, Eusko Legebiltzarreko taldeekin hitz egin ondoren, gaur jakinarazi duenez. Ondoren, txostena Espainiako Gobernuko Barne Ministerioari emango dio, preso horiek askatzeko legezko baldintzak betetzen diren aztertzeko.
Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakaria gaixotasun larriak eta sendaezinak dituzten presoak aske uztearen alde mintzatu zen duela bi aste, Eusko Legebiltzarrean. Ondoren —hilaren 9an— izendatu zuen Loza Elkarbizitzarako eta Memoriarako agintari kargurako.