euskal presoak

Gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatu dio Amaiurrek gobernuari

Maite Aristegi diputatuak "salbuespenezko neurriak" alde batera uzteko exijitu dio Barne ministroari. Honek esan du espetxe politikak presoen giza eskubideak "erabat errespetatzen" dituela.

2012ko martxoaren 28a
13:02
Entzun

Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen egoera “ankerra” salatu du Maite Aristegi Amaiurreko diputatuak gaur Espainiako Kongresuan, eta haiek askatzeko eskatu dio gobernuari. Legeria bete eta "salbuespenezko neurriak" alde batera uzteko exijitu dio Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari. Txus Martinen egoera aipatu du bereziki.

Estrasburgoko Epaitegiak Frantziako Estatuaren aurka kaleratutako epaia gogoratu dio —buruko gaixotasuna duen preso bat askatzeko agindu dio Frantziari—. "Epai hori Espainiako Estatuan ere ezar daiteke".

“Dena dela, ez da hainbeste legea bete ala ez; eskubideez ari gara. Hau da, presoei dagozkien eskubideak errespetatzeaz ari gara”, esan du Aristegik.

Hain zuzen, Jaiki Hadi medikuen elkarteak otsailaren erdialdean oso gaixo dauden hamabost euskal preso askatzeko premiaz ohartarazi zuen.

Barne ministroak Amaiurri erantzun dio espetxe politikak presoen giza eskubideak "erabat errespetatzen" dituela, eta gogoratu dio kartzeletako zaintza duen epailearen eskumena dela gaixorik diren presoei buruz erabakia hartzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.