EUSKAL PRESOAK

Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uzteko eskatu du Herrira-k Martutenen

Martxa bat egin dute ehunka herritarrek espetxeraino, bertan preso eta minbiziak jota dauden Jose Angel Biguri eta Gotzone Lopez de Luzuriagaren askatasuna eskatzeko.

2012ko abenduaren 31
18:12
Entzun

Bi zutabe abiatu dira Martuteneko kartzelarantz: Donostiako Atotxako epaitegietatik bata, eta Hernanitik bestea. Eguerdi aldera iritsi dira espetxera, eta bertan izan dira, besteak beste, EH Bilduko legebiltzarkide Marian Beitialarrangoitia eta Donostiako Bilduko zinegotzi Nora Galparsoro eta Nekane Burutaran.

Espetxearen atarian, ekitaldi bat egin dute. Biguriren eta Lopez de Luzuriagaren senideak bertan zirela, Herrira-k urtarrilaren 12rako Bilbon prestatu duen manifestaziora deitu dute; "hitzordu saihestezina presoen eskubideekin, irtenbidearekin eta bakearekin", esan du Nagore Garcia plataformako eledunak.

Garciaren hitzetan, "premiazkoa" da gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea eta sakabanaketa politika bertan behera uztea. Preso gaixoek espetxean jarraitzea eta sakabanaketari eustea oinarrizko giza eskubideen aurkako neurriak direla ohartarazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.