Gaizka Likona, Zuriñe Gojenola eta Karlos Renedo aske geratuko dira datozen orduetan, baldintzapeko askatasunean, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Hirurak gazte independentisten kontrako operazioetan atxilotu zituzten: 2010eko maiatzean Likona eta Renedo Ipar Euskal Herrian, eta urte bereko ekainean Gojenola Erroman.
Likona eta Renedorentzat hamabina mila euroko bermea jarri du Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta Gojenolarentzat hamar mila eurokoa.
Lekeitiokoak dira Likona eta Gojenola, Bilbokoa Renedo.