Joan den urteko apirilaren 7an atxilotu zituen Espainiako Poliziak Gaizka Olabarrieta eta Gorka Aztiria arrasatearrak, Marta Igarezekin batera. Ustez Donostiako komandoko Iker Lauzirika, Karmelo Lauzirika eta Igor Gonzalez atxilotu ostean egindako operazioan atxilotu zituzten.Gaur bakoitzak 18.000 euro ordainduta kalean dira arrasatearrak.
Joan den ostegunean, berriz, Igor Alvarez utzi zuten aske 6.000 euro ordaindu ondoren. Joan den urteko azaroaren 1ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta harekin zerikusia zutelakoan, hurrengo egunean, Aitor Larreta, Ander Lezamiz eta Maddi Fernandez de Larrinoa.
Aitor Larreta joan den igandean utzi zuten aske 6.000 euroko bermea ordainduta. Ander Lezamiz, berriz, atxilotu etaepailearen aurretik igaro gabe utzi zuten aske, eta Maddi Fernandez de Larrinoa epaileak agindutako 3.000 euro ordainduta utzi zuten aske.
Egunotan fiantzapean ateratako guztiek salatu zituzten torturak, inkomunikaturik egon ziren bitartean.
Presoak
Gaizka Olabarrieta eta Gorka Aztiria aske, bakoitzak 18.000 euro ordaindu ostean
Gaizka Olabarrieta eta Gorka Aztiria euskal presoak iazko apirilaren 7tik zeuden preso, eta gaur utzi dituzte aske 18na mila euro ordaindu ondoren. Aitor Larreta eta Igor Alvarez ere aske utzi berri dituzte 6.000 eurona ordainduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu