inauteriak

Gaizka Untzuetak haur bati egindako argazkiarekin irabazi du inauterietako argazki lehiaketa

Karlos Lizoainek eskuratu du bigarren saria, eta Ane Gabiriak hirugarrena. Argazki bilduma ikusi.

2013ko otsailaren 19a
11:32
Entzun

Bi begirada misteriotsu, inauterietako mozorro eta maskararen azpian. Bi argazki horiek dira inauterietako argazki lehiaketan saritutako hiru irudietako bi. Haur baten begiradarekin lortu du lehen saria Lizarrako Gaizka Untzuetak, bere herriko inauterietan ateratako argazkiarekin. Bi lagunentzako erlaxatze asteburua lortu du Lesakako Atxaspi hotelean.

Ane Gabiriak ere begirada bati esker jasoko du saria, hirugarrena kasu honetan. Maskara baten azpitik begiratzen duten begi berdeei esker. Donostiako Xarma jatetxean lagun batekin bazkaldu edo afaldu ahal izango du Gabiriak. Bigarren saria, berriz, ez dago begiradei lotuta. Suaren inguruan ateratako argazki bat da. Zizur Nagusiko inauterietan, Tartalo pertsonaia erretzen zuten bitartean atera zuen Karlos Lizoainek, eta, horri esker, La Perla Talasoterapian bi lagunentzako sasoian jartzeko zirkuitua lortu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.