ETA-REN KONTRAKO POLIZIA OPERAZIOA

"Gaizkile taldeko kide" izatea egotzi die fiskalak Baigorrin atxilotutakoei

Epailearen aurretik igarotzen ari dira David Pla, Iratxe Sorzabal, Ramon Sagarzazu eta Pantxoa Flores.

2015eko irailaren 26a
12:27
Entzun

ETAren ustezko buruzagitzaren aurkako polizia operazioan atxilotu zituzten asteartean Baigorriko (Nafarroa Beherea) Agorerreka aterpetxean Iratxe Sorzabal, David Pla, Ramon Sagarzazu eta Pantxoa Flores. Aterpetxeko jabea da Flores.

Baionan izan ziren ostiralera arte, eta Parisera eraman zituzten. Larunbat osoan ari dira deklaratzen laurak, eta prokuradoreak informazio judizial bat ireki du lauren aurka.

Sorzabal eta Plaren aurka dituzte akusazio gehienak. Pertsonei kalte egitea helburu duen egitura bateko zuzendari izatea, dokumentu administratibo faltsuak izatea, eta armak izan eta garraiatzea egotzi diete, hori guzti hori "asmo terroristekin" lotuta.

Floresi eta Sagarzazuri ere egotzi diete "asmo terroristak dituen gaizkile taldeko kide" izatea. Laurak espetxeratzeko eskatu du prokuradoreak, eta, ziur aski, igandean jakinaraziko du jujeak bere erabakia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.