Gara egunkariak plazaratu duenez, Espainiako Gobernuko ordezkariek eta ETAkoek egin zuten azken bileran ez zuten prozesua blokeotik ateratzea lortu, baina adostasun bat iritsi zuten: konponbidearen gakoa alderdien arteko akordioa zela onartu zuten alde biek. Ildo horretatik, prozesuan aurrera egiteko proposamenak egiteko eta aztertzeko prest azaldu ziren.
Gara-ren arabera, abenduko bilera horren inguruan informazio txar asko zabaldu da, baina egia da egin zela, eta aurrea egitekoetan geratu zirela alde biak. Hala, prozesuak bi bide bereizi baditu ere -batetik, akordio politikorak indar politikoen artekoa, eta, bestetik, arlo militarraren inguruko Espainiako Gobernuarena eta ETArena-, negoziazio biak elkarren osagarri direla eta aurrera egiteko bi bideak garatu behar direla hitzartu zuten.
Aipatutako egunkariak dioenez, alderdien arteko elkarrizketak ez oztopatzeko hitza eman zuen Zapateroren Gobernuak. Prozesua une zailean egon arren, negoziatzen jarraitzeko prest agertu ziren alde biak, baina argi izanda alderdien mahaiaren araberakoa izango zela elkarrizketa horien bilakera. Akordio politikoa lortzekotan, konponbiderako "proposamen globala" egin zuen ETAk informazio horren arabera, hainbat urtetan garatzekoa.
Konponbide prozesua
Gakoa alderdien arteko akordioa zela hitzartu zuten Gobernuak eta ETAk azken bileran, 'Gara'-ren arabera
Prozesuaren blokeoa gainditzeko gai ez ziren izan batzar horretan, baina aurrera egiteko proposamenak egin zizkioten elkarri. Negoziatzen segitzea hitzartu zuten, baina Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketen etorkizuna akordio politikoaren menpe zegoela onartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu