GAKOAK

2019ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
1. Salaketa. Aibak enpresak ireki zuen auzia, 2013an: Lehiaren Euskal Agintaritzara jo zuen.

2. Epaiak. 2016an, agintaritzak frogatutzat jo zuen zortzi enpresak «merkatua banatu» zutela 2003-2011 eta 2013-2015 bitartean. EAEko Auzitegi Nagusiak epaia berretsi zuen, eta hezkuntza administrazioan jarri zituen begiak. Enpresa batzuek Espainiako Auzitegi Gorenera jo dute.

3. Zigortuak. Justizia Auzitegi Nagusiak %60 urritu zituen zigorrak, administrazioak nolabaiteko erantzukizuna zuela iradokiz.

4. Erabilitako sistema. Jantoki zerbitzua irizpide geografikoen arabera banatuta zegoen: zortzi kontratu Tontxu Campos sailburuarekin, eta hamar Isabel Zelaarekin. Esleipenak bi fase zituen: zerbitzua emateko gaitasuna egiaztatu eta kontratua lortzeko lehiatu. Bada, ebatzi zuten enpresek kontratuak banatzen zituztela, elkarren artean lehiatu gabe eta gehienezko prezioa eskatuz.

5. Erabiltzaileentzat gastua. %30eko gainkostua eragin zen kuotetan; zortzi urtez jantokira joan zen umeko 1.040 euro gehiago ordaindu ziren.

6. Sistema aldaketa.Zerbitzua hemezortzi kontratutan banatu zen. Horrez gain, besteak beste, administrazioak egiazta dezake bi enpresa aurkezten direla kontratu bakoitzeko; bestela, atzera bota dezake. Urte bakarrean zazpi milioi aurreztu dituztela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.