Esteban Loroño Oleaga Galdakaoko (Bizkaia) bizilaguna duela bi urte hil zen, eta bere herriko Udalari 600.000 euroko balioa daukan ondasuna utzi zion oinordetzan, honek zahar etxea egin dezan, gaur Udalak jakinarazi duenez. Loroñok bere testamentuan jarri zuen Udalari etxebizitza eta lursail batzuk uzten zizkiola.
Udalak Olabarrietan egingo du zahar etxea, eta gizonezko haren izena jarriko dio. Etzi egingo dute udalbatzarrean, udal gobernuak -EAJren esku- proposatuko du Udalak eta Bizkaiko Bideak elkarteak hitzarmena egitea, egoitza ireki ahal izateko.
Bizkaian bertan, orain dela sei urte, Jose Mari Azkuna Elorriaga Zornotzako bizilagunak bost mila metro koadroko lursaila utzi zion oinordetzan bertako Udalari, han ere zaharren egoitza egiteko.
Gizartea
Galdakaoko bizilagun batek 600.000 euroko balioa duen ondasuna utzi dio Udalari, zahar etxea egin dezan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu