Ezbeharra

Galdakaoko lehergai lantegian eztanda bat izan da, baina ez da inor zauritu

Galdakaoko (Bizkaia) Union Española de Explosivos lehergai lantegian eztanda bat gertatu da bart gauean, eta une hartan hamahiru lagun lanean ziren arren, inor ez da zauritu. Espainiako Gobernuaren Bizkaiko ordezkaritzak agertu duenez, leherketa fabrikazio katean gertatutako akats baten ondorioz gertatu dela uste dute.

2004ko uztailaren 31
12:41
Entzun
Iturri horiek emandako azalpenen arabera, 3. lehorgailuan jazo da eztanda, hau da, bolbora idortzeko erabiltzen den pabilioietako batean; une hartan ehizarako 600 kilo bolbora zeuden eraikin horretan. Goizaldeko ordubatean izan da, eta zartatzeak inguru guztian ozen entzun den arrabotshandia eragin du.

Leherketa fabrikazio katean gertatutako akats baten ondorioz jazo dela uste dute, baina oraindik istripua ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.