Galdakaoko Udala: "Usansolo Herria ardura gabe ari da"

2014ko maiatzaren 5a
14:44
Entzun

Usansolo Herria plataformak deitutako erreferendumaren inguruko balorazioa egin du Galdakaoko Udalak. Uste du plataformak egindako urratsarekin "herritarren espektatibak" igoko direla eta gero "frustrazioa" areagotuko dela, "helburuak lortzen ez direlako".

Udalaren ustez, "ezinezkoa" izango da 4.000 biztanleko beste udalerri bat sortzea: "Hain zuzen ere, mendebaldeko mundu honetan joera kontrakoa da". Desanexioaz erabakia hartzeko eskumena Bizkaiko Batzar Nagusiena dela nabarmendu du udalak, "eta erabaki hori honezkero hartua du".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.