Galdakaoko Udalak Txus Martinez aske uzteko eskatuko du
Galdakaoko Udalak (Bizkaia) Txus Martin euskal presoaren aldeko mozio bat eztabaidatu eta onartuko du biharko osoko bilkuran. Basauriko presoa Zaballako espetxean (Araba) dago, larri. Galdakaoko udalbatzak haren egoera larriarekiko «ardura eta ezinegona» adieraziko du mozio baten bidez. Halaber, hura askatzeko eskatuko du, «haren integritatea eta bizitza ziurtatzeko bidea» delakoan. «Gizatasuna eta eskubide demokratikoak» aintzat hartzeko eta presoa libre uzteko eskaera herritar gehienen nahia ere badela diote. EAJ, Bildu eta Ezker Batua alderdien eta Usansolo Herria plataformaren aldeko botoekin aterako da aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu