eguraldia

Galdakaon emakume bat zauritu da, haizearen ondorioz teila bat burura erorita

Leioan EHUko Magisteritza Fakultateko sabaiaren zati bat jausi egin da, eta Loiun hamasei hegaldi ez dira atera.

2011ko abenduaren 16a
16:09
Entzun

Gaur ere haize handia dabil Euskal Herrian eta, batez ere, Bizkaia aldean ari da kalteak sortzen. Galdakaon emakume bat zauritu egin da goizean, haizearen ondorioz teila bat burura erorita.

Eusko Jaurlaritzaren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan denera bederetzi pertsona zauritu dira azken orduetan haizearen eraginez. Nafarroan larrialdi zerbitzuetakoek zortzi irteera egin dituzte, zuhaitzak-eta errepidera erori direlako.

Leioan EHUko Magisteritza Fakultateko eraikinaren sabaiaren zati bat jausi egin da 10:00etan, eta ikasleak aterarazi egin dituzte. Hurrengo astera arte ez da klaserik izango. Fakultatea joan den azaroaren 28an inauguratu zuten ofizialki.

Loiuko aireportuan 111 hegaldietatik hamasei ez dira atera, eta beste sei Gasteizera eta Madrilera bideratu dituzte. Hondarribikoak bi hegaldi ez dira atera eta hiru beste leku batzuetara bideratu egin dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.