Bada mende laurden Gazte Abertzaleak mugimendua sortu zela. Ordu hartan hainbat lagunek —Fernando Velasco, Mikel Irujo edota Onintza Lasak tartean— independentzia eta justizia soziala jarri zituzten helburu nagusitzat.
Gaur, 25 urte geroago, egindako bidearen balorazioa egin dute erakundeko kideek Donostian. "Gure helburu nagusiak betetzeko badaude ere, urte luze hauetan gure diskurtso eta txostenetan agertutako helburu txikiak betetzen joan dira, eta asko dugu ospatzeko".
Urteurrena osapatzeko asmoz, hainbat kontzertu eta ekitaldi politiko antolatu dituzte urtarrilaren 3an Galdakaon. Horren uarretik, hala ere, Tolosan bilduko dira datozen urteetako plangintza zehaztu eta batzorde berria osatzeko.