Politika

Galdeketa dela-eta herritarren salaketak "bultzatzeko eta kudeatzeko" eskaintza egin die EAJk EA, EB eta Aralarri

Jeltzaleen ustez, lau alderdiak "irmotasun eta zentzu instituzional handiarekin" ari dira kontsultaren legea defenditzen, eta prest daude Estrasburgora jotzeko, atzo Ibarretxek herritarrei eskatu bezala.

2008ko irailaren 2a
16:57
Entzun
Irailaren 15erako Espainiako Auzitegi Konstituzionalak galdeketari baiezkoa eman ezean, herritarrei Espainia Estrasburgon salatzeko eskatu zien atzo Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, eta gaur EAJk adierazi du bat egiten duela ekimenarekin, eta EA, EB eta Aralar alderdiei hori guztia "bultzatzeko eta kudeatzeko" eskaintza egin die.

Eusko Legebiltzarrak ekainaren 27an onartu zuen Galdeketaren Legea, aipatutako lau alderdien eta EHAK-ko legebiltzarkide baten botoei esker, eta EAJri iruditzen zaio, bera ez ezik, EA, EB eta Aralar ere "irmotasun eta zentzu instituzional handiarekin" ari direla legea defenditzen.

EAJk "Giza Eskubideak eta Funtsezko Askatasunak Babesteari buruzko Europako Hitzarmenaren 9, 10, 11, 13 eta 14. artikuluetan aitortutako eskubideak urratzeari buruzko analisian sakontzeko" egin die eskaintza.

EA eta EB prest azaldu dira herritarrei "behar dituzten azpiegiturak" eskaintzeko, Europara salaketak bideratzeko.

EHAK-k, berriz, EAJ kritikatu du, "Estatuarekin itxuraz daukan enfrentamenduaren atzean, PSOErekin aurrekontuak hitzartzen ari delako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.