ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Galdeketa egiteko, 5.200 sinaduraren bila hasiko dira Oiartzualdean

2017ko martxoaren 19an galdeketak egin nahi dituzte Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaian. 52.000 laguni egingo diete galdera, eta, horretarako, %10en sinadurak behar dituzte. "Erantzuna dena dela, eskualde batuago bat izango gara", esan dute antolatzaileek.

2016ko martxoaren 20a
11:31
Entzun

Agerraldi jendetsua egin dute Errenterian, Niesen aretoan. Datorren urteko martxoaren 19an egingo dute galdeketa eskualdeko lau herrietan, eta datorren gaur egin dute aurkezpena Errenterian (Gipuzkoa). Eskualdean esanguratsuak diren 300 lagun baino gehiagoren babesa jaso dute.

Ekaina erabakitzeko eskubidearen hilabetea izan dadin lanean ari dira Euskal Herriko herri ugaritan. 100.000 bat laguni eskaini nahi diete aukera hori. Debagoienean, ekainaren 12an egin nahi dute estatuaren inguruko galdeketa, eta egun berean eta galdera berarekin egin asmo dute Azpeitian (Gipuzkoan). Astebete geroago, ekainaren 19an, Gipuzkoako Goierri eskualdeko 22 herrietan, eta baita Diman (Bizkaia) eta Bakaikun (Nafarroa) ere. Ekainean, baina eguna zehaztu gabe, Ispasterren (Bizkaia) ere egin nahi dute. Datorren urterako, berriz, lanean hasi dira Usurbilen, eta Bermeon (Bizkaia) 2017ko apirilean gauzatu nahi dute.

Hernanin ere datorren urtean egin nahi dute galdeketa, eta apirilaren 9an egingo dute lehenengo bilera, hernaniar guztientzat irekia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.