POLITIKA

Galdeketak gizartearen babesa lortzen ez badu "etxera" joango dela esan du Ibarretxek

2008ko maiatzaren 31
16:41
Entzun
Urriaren 25eko planteamendua euskal gizarteak babesten ez badu, “etxera” joango dela azpimarratu du Ibarretxek, beldurrik ez duela azalduz. “Hau ez da dramatikoa, demokratikoa baizik. Nik ez dut ulertzen zergatik dauden urduri Madrilen. Argi esaten dut, Gobernuak eta Lehendakariak egindako planteamenduak gizarteak onartzen ez baditu, etxera joango naiz, ez da ezer gertatzen”. EAEko lehendakariaren esanetan, indarkeriarekin amaitu eta bake bidean aurrerapausoak emateko “erabakigarria” izango da herri kontsulta. “Euskal gizartearen erantzun argi eta jendetsua espero dut”, adierazi du Arabako EAJko zuzendaritzak Murgian egindako bileraren ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.