Galduta zegoen gizon baten gorpua aurkitu dute Zornotzan

2011ko irailaren 27a
00:00
Entzun
ZORNOTZA. Igandetik galduta zegoen 82 urteko gizon baten gorpua aurkitu zuten atzo Zornotzan (Bizkaia). Jaiegunean, gauean, jaso zuen desagertzearen berri Ertzaintzak, eta, jakinarazi dutenez, pertsona batek aurkitu zuen gorpua atzo 10:50ean, hildakoaren etxetik gertu zegoen erreka batean. Hilotza Bilboko auzitegi medikuengana eraman zuten, autopsia egin ziezaioten heriotzaren arrazoia argitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.