Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, goizeko bederatzietan hasi dituzte mendizaleak bilatzeko lanak. Aurrena, haien autoa bilatzeari ekin diote, Izaban bertan (Nafarroa).
Bizkaitarrak dira; 57 urte ditu aitak, eta 30 semeak; herenegun jarri ziren harremanetan azkenezkoz familiarekin. Linzako aterpetxean (Aragoi, Espainia) ostatu hartu asmo zutela esan zieten, baina itxirik zegoela; Hiru Erregeen Mahaia mendia igotzeko asmoa zutela ere jakinarazi zieten.