Politika

GALek hildako Juan Mari Otegi 'Txato'-ri omenaldia

Gaur betetzen dira 25 urte iheslaria Azkaraten (Nafarroa Beherea)hil zutela, eta atzo egin zuten hura oroitzeko ekitaldia tirokatu zuten lekuan.

2010eko abuztuaren 2a
11:02
Entzun
Dozenaka lagun bildu ziren atzo Azkaraten Juan Mari Otegi Txato-ri omenaldia egiteko. Izan ere, gaur betetzen dira 25 urte GALek tiroka hil zuela, eta gertakari hura ekarri nahi izan zuten gogora. Itsasondokoa (Gipuzkoa) zen Otegi, eta ihes eginda bizi zen Ipar Euskal Herrian. 1985eko abuztuaren 2an lanetik irten eta etxera autoan zihoala, motor baten zihoazen bi lagunek tirokatu eta hil egin zuten. Gainera, handik hilabete batzuetara, 1986ko otsailean, Nagore Otegi alaba eta Karmele Martinez laguna arin zauritu zituzten GALen beste atentatu batean, Baionako Batzoki ostatuaren aurkako tiroketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.