Politika

GALen biktimak ezin direla besteengandik bereizi ohartarazi du EAEko arartekoak

Legeak zehazten du GAL eta Batallon Vasco Españolen biktimek ere "justizia eta onartuak izateko eskubidea" dutela, nabarmendu du Iñigo Lamarcak.

Iñigo Lamarca arartekoa. RAUL BOGAJO / ARG. PRESS
2014ko abuztuaren 6a
08:25
Entzun

"Ezin dira biktima batzuk besteengandik bereizi. GAL eta Batallon Vasco Españolen biktimak ere, biktimak dira. Inork ezin du hori zalantzan jarri", nabarmendu du Iñigo Lamarca arartekoak, Onda Vasca irratian eskainitako elkarrizketan.

Espainiako Barne Ministerioak berretsi egin zuen atzo estatuaren indarkeriaren hainbat biktimari kalte-ordainak emateari utzi diola, "ETAren inguruarekin" lotura zutela argudiatuta. Biktimen Espainiako 2011ko legearen arabera, Espainiak ordaindu behar dizkie kalte-ordainak indarkeriaren biktimei. 2012. urtearen amaieran, ordea, legea aldatu zuen Madrilek, biktimei kalte-ordainak pagatzean zenbait baldintza jarrita.

Lamarcak, ordea, gogoratu du legeak ez duela bazterketarik egiten, eta denek dutela "justizia izateko eta onartuak izateko eskubidea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.