GAL, 30 urte

GALen biktimak omenduko dituzte gaur zortzi Hendaian

Hendaiako Beltzenia frontoian egingo dute ekitaldia, 11.30ean.

Gaurko agerraldia. SYLVAIN SENCRISTO
2014ko irailaren 20a
07:31
Entzun

GAL sortu zela 30 urte bete direnean, haren biktimen omenezko ekitaldia egingo dute datorren larunbatean Hendaiako Beltzenia frontoian. Aurkezpenean, biktimen senideek parte hartu dute. Besteak beste, Josu Muguruzak, Jon Lopategik, Ramon Oñederrak, Joxe Benito Mujika ‘Xenki’-k eta Kandido Sasetaren senideak izan dira bertan.

Senideek azaldu dutenez, Egia bide, askatasuna amets izango da ekitaldiaren leloa. Bide batez, eskatu diete Frantzia eta Espainiako agintariei eragindako mina aitortu eta "beste sufrimendu bat ere" badagoela onartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.