Itsas ondarea

Galeoi bat zerrautsetan

Zerainen berrehun haritz zerratzen hasi dira, 1563an Pasaian uretaratu zuten 'San Juan' galeoiaren erreplika egiteko. Bideoa: Galeoiaren maketa erakutsi dute zerrategian (Ander Gartzia).  [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2034/[/berriatb]

2014ko urtarrilaren 31
16:15
Entzun

San Juan galeoiaren erreplika egiteko beste pauso bat eman dute, orain urtebete Sakanako hariztietan hasitako lanean. Orduan, haritzak hautatzeko, ontziaren pieza nagusien txantiloiak diseinatu zituzten, Albaolako Itsas Faktorian (Pasaia), eta zuhaitz egokiak bilatzeari ekin zioten Sakanan.

Orain, berriz, berrehun haritz horiek Zeraingo Zerralan zerrategi koperatibora eraman dituzte, bertan zerratzeko. Hori eginda, Albaolara eramango dituzte enbor zatiak, San Juan baleontzia egiten hasteko; apirilean hasiko dira ontzigileak lanean. 

Haritz handi horiek bi multzotan sailkatu dituzte: tantaiak eta okerrak. Okerrak ontzia egiteko beharrezkoa den hezurdura osatzeko erabiliko dituzte Albaolako ontzigileek. Tantaiak, berriz, oholak egiteko erabiliko dira, okerrekin egindako hezurdurak estaltzeko.

San Juan ontzia 1563an egin zuten, Pasaian, eta bi urte geroago hondoratu zen, Kanadako Red Bayn. Erreplika, hain zuzen, Donostia 2016 Europako kultur hiriburutzarako enbaxada ibiltaria izango da, eta hizkuntza gutxituen mapa osatzen duten portuak bisitatuko ditu 2016an. 

Ontzia egiteko prozesuaren bitartez, “Euskal Herri itsastarra osatzen zuten lanbide, industria, hornitzaile eta kolaboratzaile sarea dinamizatu" nahi dute. Halaxe azaldu du Jon Maiak, Donostia 2016ko aholkulari eta proiektuaren koordinatzaileak.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.