Hizkuntzaren aldeko lasterketa

Galeseraren alde lasterka

Gaur hasi eta hiru egunez Galesko hizkuntzaren alde korrika ariko dira ehunka lagun. Lasterketa Bangor hiritik abiatu dute, eta Llandeilon amaituko dute, etzi. Bideoa: Lasterketaren hasiera. Ymlaen ymlaen rhaid pasio'r batwn mlaen #bangor #rasyriaith @mentrauiaith @owaingwynedd pic.twitter.com/SVL7SweyeH — Ras yr Iaith (@RasyrIaith) 2016(e)ko uztailak 6  

arantxa elizegi egilegor
2016ko uztailaren 6a
11:00
Entzun

Ras yr Iaith edo hizkuntzaren aldeko lasterketa hasi dute gaur Galesko Bangor hirian. Korrikalariek hainbat herri eta hiri zeharkatuko dituzte hiru egunez galeseraz bizi eta aritzeko eskubidea aldarrikatzeko.

 

Bigarren aldia da lasterketa egiten dutena. Lehenengoz 2014an antolatu zuten, galeseraren erabilera bultzatzeko asmoz, eta, aldi berean, bizitza osasuntsuago baten aldeko aldarria zabaltzeko. Antolatzaileen asmoa da bi urtean behin egitea lasterketa, eta urtez urte haren iraupena eta ibilbidea zabalduz joatea. Horretaz gain, eta Euskal Herrian Korrikarekin egiten den moduan, han ere nahi duenak kilometro bat eros dezake eta, bide batez, lanean jarraitzeko laguntza ekonomikoa eman.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.