Politika

Galindok zigorra etxean bete ahal izatea ez zaie gustatu alderdiei

Sozialista Abertzaleak taldeko legebiltzarkide den Jone Goirizelaiak gaur esan duenez, "Galindoren kaleratzeak, Zapatero Felipe Gonzalezen errepikapen bat dela erakusten du". EAJk, ERCk eta EAk "Galindori emandako isilpeko amnistia" dela eta azalpenak eskatu dizkiote Barne ministroari, eta kaleratzea, "soilik irizpide politikoetan oinarritu" daitekeela aitortu dute. Ezker Batuak-IUk berriz, "Zapateroren Gobernua Felipe Gonzalezen politiken gatibu" dela adierazi du.

2004ko irailaren 30a
18:29
Entzun
Espainiako Kongresuan EAk duen diputatu Begoña Lasagabasterrek esan duenez, Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko jeneral ohiari zigorra etxean betetzeko baimena ematea neurri "berezia eta ezohizkoa" da. Kartzela politika era desberdinetan ezartzen dela salatu du, eta gaineratu duenez, Espainiako Gobernuari azalpenak eskatuko dizkio. Aralarreko koordinatzaile Patxi Zabaletak, bestalde, "eskandalu" bat dela iritzi dio, eta honek ere, lege bera ezartzeko modu desberdinak daudela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.