Galindori hirugarren gradua emateko bidea abiatzeko erabakia berretsi dute

2004ko apirilaren 14a
19:27
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaile Javier Gomez Bermudezek auto berria kaleratu du. Han, Enrique Rodriguez Galindok hirugarren gradua jaso dezan prozesua abiatzeko erabakia berretsi du, ezarritako zigorraren erdia bete beharrik gabe. Lehen ere egin zuen saiakera, baina, forma akatsak zirela eta, atzera egin behar izan zuen. Horrek, Lasa eta Zabala auziagatik bete beharzuen 75 urteko kartzela zigorra lau urtera murriztea ahalbideratuko luke.

Pasa den martxoaren 18an egin zuen lehen saiakera Gomez Bermudezek, baina, forma akatsak zirela-eta helegitea sartu zuen defentsako abokatu Iñigo Iruiñek. Orain, forma akatsak zuzendu, eta erabakia berretsi du epaileak.

Epaileak, hirugarren gradua eskatzeko arrazoitzat, zera dio: "Galindo ez dute delitu terrorista betengatik zigortu, eta ezta talde armatu bateko kide izateagatik ere".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.