gerra zikina

Galiziako Parlamentuan PPk PSOEri aurpegiratu dio heriotza zigorra ezarri izana "terroristak izatea leporatutakoei"

Ika-mika handia piztu da bi alderdi horien artean inkomunikazioari eta sakabanaketari buruzko eztabaida batean popularrek GALek hildakoak gogora ekarri dituztenean.

2013ko apirilaren 2a
22:25
Entzun

Alberto Pazos Couñago Galiziako PPko diputatuaren adierazpenek sutan jarri dituzte sozialistak. "Heriotza zigorra da zenbait gobernu sozialistek, epaiketarik gabe, terroristak izatea leporatutako batzuei ezarritakoa". Sozialistek esan dute epaitegira eramango dituztela hitz horiek, eta Galiziako Parlamentuko Batzorde Instituzionala utzi dute.

 

Eztabaida BNGak inkomunikazio aldiaren eta sakabanaketaren amaiera eskatzeko aurkeztu duen mozio batean piztu da. Mozioa azkenean atzera bota dute PPren botoek. Eztabaidan ari zirela Galiziako PSOEko diputatu batek PPkoari galdetu dio eta heriotza zigorraren alde dauden. Orduan esan du Pazos Couñagok GALi buruzkoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.