Nova Esquerda Socialista alderdiak Arnaldo Otegi eta beste preso politikoen askatasunaren aldeko ekitaldia egingo du gaur Vigon (Galizia), Calvario merkatu aurrean, 20:00etan.
Alderdiak gainera Frankismoko krimenak zigortzea eskatu du; egia, justizia eta biktimen onarpenaren bidez. Halaber, eremu publikoetatik ikur frankistak kentzea galdegin du. Baita, preso politiko guztien askatasuna eta independentzia eskubidea aldarrikatu ere.