abortua

Gallardon: "Emakumeen askatasunaren eta bizitzarako eskubidearen alde egingo dut"

Espainiako Gobernuaren kontrol saioan mintzatu da gaiaz.

Alberto Ruiz-Gallardon, artxiboko irudi batean. SERGIO BARRENECHEA, EFE
2014ko irailaren 17a
19:47
Entzun

Abortuaren erreforma atzeratu egingo duela iragarri eta biharamunean, azalpenak eskatu dizkiote Alberto Ruiz-Gallardon Espainiako Justizia ministroari. Carmen Monton diputatu sozialistak gobernuaren kontrol saioan galdetu dio ea "ulertu" duen legeak ez direla "emakumeen askatasuna murriztuz" egin behar.

Gallardonek erantzun dio "oso zaila" dela jakitea "gaur, bihar edo urtebetera" non egongo den, baina dagoen lekuan  dagoela "emakumeen askatasunaren eta sortutakoen bizitzarako eskubidearen alde" jarraituko duela. Nabarmendu du ez berak, ez gobernuak, ezta PPren talde parlamentariak ere ez dutela inoiz emakumeen eskubideen aurka egin. Gallardonen hitzak txalotu dituzte hainbat alderdikidek.

Montonek, berriz, erreforma behin betiko baztertzea eta "mehatxu gisa" erabili izanagatik barkamena eskatzea galdegin dio. Horrekin batera, emakumeen bizitza inkestek eta hauteskunde egutegiak agintzen dutenaren arabera erabili izana egotzi dio PPri. "Emakumeen bizitzarekin, duintasunarekin eta osasunarekin ezin da trafikatu".

Erabakia zuritzeko eman zuen arrazoibidea "Katalunia" izan zen: "Kataluniako desafio subiranista". Asteon Kataluniako Parlamentuak kontsulten legea onartuko duela oroitarazi zuen, eta Justizia Ministerioak "buru-belarri" jardun beharko duela horren kontrako helegiteak prestatzen. Atzeratu aditza erabili du Gallardonek. Baina eragile askok ulertu dute lege proposamena erretiratzeko keinua izan dela; auziaren inguruko nahi eta ezinaren emaitza.

Quiroga, erreforma babesten

Arantza Quiroga EAEko PPko presidentea abortuaren erreformaren alde agertu da: "Erreforma egitea gustatuko litzaidake, baina ikusiko dugu zer gertatzen den". Radio Popular irrati katean egindako adierazpenetan esan du hausnarketa "ona" dela, eta gauzak "adostasunez" egin behar direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.