Ekonomia

Gamesak bederatzi hilabeteko erregulazio espedientea proposatu du Agoizko lantokian

Zuzendaritzaren arabera, eskarien atzerapenak eragin du espedientea eta behin-behinekoa litzateke

Gamesaren egoitza bat, Nafarroan. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
Berria.eus
2014ko abenduaren 2a
07:34
Entzun

Gamesak Agoizko lantokiko 202 langileentzat behin-behineko lan erregulazioko espedientea planteatu du. Bi aste dituzte proposamena eztabaidatzeko langileen batzordearekin. Batzordeak etzi helaraziko die langileei eta balorazio bat argitaratzeko asmoa du.

Batzordeko iturriek aditzera eman dutenez, urtarriletik irailera amaiera arte iraungo luke proposamenak, eta 272 eguneko iraupena luke, baina negoziazioan aldatu egin daiteke iraupen hori. Aurretik ere Agoitzen beste espediente bat indarrean dago, baina hori epeka ezartzen da.

Zuzendaritzaren arabera, eskari batzuk atzeratu egin zaizkie. Hala, ez dute  lantokiko 'stock'-a handitzea nahi eta langileak geldirik eduki nahi ere.

Langileen batzordean, ELA hiru ordezkari ditu eta LABek, CCOOk eta UGTk bina ordezkari dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.