Gamesako langileek manifestazioa egin dute kaleratzeen kontra
Gamesako langileek manifestazioa egin zuten atzo, Iruñean, zuzendaritzak langileen %30 kaleratu nahi dituela salatzeko.Ehunka lagun bildu ziren, eta langileek eskatu zuten inor ez kaleratzeko. «Enpresak jaso dituen laguntza publikoak kontuan hartuta, lotsagarria litzateke gurekin hala jokatzea». Gainera, har daitezkeen erabakien inguruan hitza izateko eskatu zuten. «Politikariek ere esku hartu behar dute, egoera penagarri hau eman ez dadin».Ziurrenik bihar eztabaidatuko dute Parlamentuan PSNk aurkeztutako adierazpen bat. Bertan kaleratzeak saihesteko neurriak adosteko eskatzen diote Gamesari. Halaber, energiaren sektorearen etorkizunari buruz «serio» hitz egitea galdegiten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu