Ordubatak aldera Eusko Jaularitzako Herrizaingo Sailak zabaldu du Gamiz-Fikan (Bizkaia) hegazkin arin bat erori dela, eta hara joan da Ertzaintza. Ez da halakorik gertatu, ordea, ingurua miatu ostean jakin dutenez. Tentsio altuko dorre bateko kableak zuhaitz batera erortzean eragindako suteak sortu du hasierako alarma.
Espainiako Aireportu eta Aire Nabigazio (AENA) elkarteak esan du Gasteizko, Loiuko (Bizkaia), Hondarribiko (Gipuzkoa) eta Santanderko (Espainia) aireportuetako hegazkin txikietako inork behintzat ez duela istripurik izan gaur.
gizartea
Gamiz-Fikan tentsio altuko dorre bateko kableek piztutako suteak sortu du alarma
Jaurlaritzak hasieran esan du hegazkin arin bat jausi dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu