Ustelkeria etxebizitza arloan

Gantois promotorearen kasuan esku hartzeko eskatu diote ofizialeek Baionako prokuradoreari

2006ko azaroaren 14a
19:47
Entzun
Jean Xavier Gantois etxebizitza promotoreak kaltetutako 60 bat ofizialek elkarretaratzea egin dute Baionan, Merkataritza Ganberaren atarian. Auzi horretan babes ditzala eskatu diote Merkataritza Ganberari. Baionako prokuradoreari, berriz, esku-hartzeko eta Gantoisen kontrako neurriak agintzeko galdegin diote.

Jean Xavier Gantoisek hainbat enpresa ditu Ipar Euskal Herrian eta Landesetan, gehienak eraikuntza arlokoak. Lurrak erosten ditu,eta etxeak eginarazten ondoren saltzeko. Legez jokatuko balu, jardun horrek ez luke arazorik sortu behar, baina azkenaldian etxebizitzak eraikitzen aritzen diren hainbat ofizialek salatu dutenez, etxeak eraikiarazten ditu Gantoisek, saldu ere bai, baina, ondoren, eraikuntzan aritu diren ofizialeei ez die agindutakoa ordaintzen.

Ondorioz, ofiziale eta enpresa asko kinka larrian jarri ditu. Esate baterako, Landesetako hargin enpresa bati 225.000 euro zor dizkio, eta itxi egin behar izan dute 30 lanpostu galduz. Euskal Herrian, 60 bat ofiziale eta haiek enplegatzen dituzten 20 bat enpresa dira kaltetutak. Zuzenean eta zeharka 250 bat lanpostu arriskuan daudela salatu dute Baionakoa elkarretaratzean bildu direnek. Adibidez, 150.000 euro zor dizkio Manuel Riveiro harginari, 94.000 euro Jean Marc Etxebesteri , eta 15.000 euro Jean Michel Ourteauri.

Horren guztiaren aurrean babesa eskatu diote ofizialeek Merkataritza Ganberari. Hala ere, eskaera zehatzena Baionako prokuradoreari egin diote: auzian esku hartu eta Gantoisen kontrako neurriak agindu ditzala. Izan ere, badirahamar urte promotoreak jokabide hori duela, eta orain arte Justiziak ez du haren aurkako ezer egin. Areago, orain beste bi enpresa sortzen ari dela salatu dute, bat Euskal Herrian eta bestea Landesetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.