Politika

'Gara' egunkariak polizia entzuketak salatu ditu

Iruñeko egoitzara egindako deiak Espainiako Poliziaren hiriko egoitza nagusira bideratzen ziren. Baigorri Argitaletxeak parte sartu du.

2008ko uztailaren 17a
18:14
Entzun
Gara egunkariak ere polizia entzuketak izaten dituela salatu du gaurko zenbakian. Hala jakinarazi du Josu Juaristi kazetako zuzendariak berak. Hark dioenez, Iruñeko egoitzan egin ditu Espainiako Poliziak entzuketak, eta Gara-k hilaren 14an deskubritu zuen, telefono linea bat leku batetik bestera eramateko eskatu zuenean. Baigorri Argitaletxeak salaketa sartu du Iruñeko Auzitegian.

"Gara-ren Iruñeko egoitzan jasotako telefono dei denak hiri bereko Espainiako Poliziaren egoitza nagusira bideratzen dira", esan du Juaristik. Telefonica enpresak egunkarikoei galdetu zien ea fakturak nora bidaliko zizkieten, kazetaren egoitzara edo zien Espainiako Poliziaren egoitza nagusira, eta orduan jakin zuten Gara-koek polizia entzuketak gertatzen ari zirela.

Juaristik ohartarazi du beste egoitza edo leku batzuetan ere balitekeela entzuketak izatea.

Euskal Herriko beste hainbat eragilek ere antzeko salaketak sartu izan dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.