Garabi batekin aterako dute 'Motxo' labarretik
ZUMAIA. Garabi bat erabiliko dute Motxo Bermeoko arrantzontzia ateratzeko Debako eta Zumaiako itsaslabarretik, Baleike.com webgunean dioenez. Garabiak 50 metrotik egin dezake lan, eta Motxo leku seguru batean utziko du. Itsasotik kanpo dela, harraldean geratzen diren materialak garbituko dituzte, eta arrantzontzia bertan zatikatuko dute, garraiatu ahal izateko. Plangintza hori Usabiaga garabi enpresak aurkeztu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu