Gora behera bakarrak hautestontzietan eman ziren atzo. Aurreko hauteskundeetan baino polizia gutxiago izan zen bozkalekuetako atarietan, eta protesta esanguratsurik ez zen izan. 09:00etan ireki zituzten bozkalekuak, eta bazkalordurako boto emateko eskubidea zuten gipuzkoarren %38 pasa ziren handik.
Ohi moduan, politikariak izan ziren goiztiarrenak, eta gertakari anekdotiko bat edo beste utzi zuten. Martin Garitano diputatu nagusiak Joseba Egibarrekin egin zuen topo bozkalekuan. Odon Elorzak PSE-EEren hautagaiak arazo txikiren bat izan zuen senaturako boto paperarekin. Eta Amaiurreko Maite Aristegik ilaran aurretik zituen herritarrek botoa eman zezaten itxaro zuen, gizalegez.
Guztiek nabarmendu zuten atzoko egunaren garrantzia, bakoitzak bere erara eta mezuekin. Botoa emateko eguna zen, eta garai berriak ezarritako partituraren doinua nagusitu zen.
Garai berri baterako partiturak
Botoa ematen lehenetarikoak politikariak izan ziren. Gorabeherarik gabeko eguna izan zen: polizia gutxiago eta protestarik ez bozkalekuetan. Hautagai guztiek atzoko egunaren garrantzia nabarmendu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu