Emakumeen aurkako indarkeria

Garai zenaren mutil lagun ohia atxilotu dute

Aintzane Garairen gorpua aurkitu dute Lemoizen (Bizkaia), itsas labar batean. Ostiraletik etxetik falta zen Aintzane Garai Barrikako (Bizkaia) 26 urteko neska gaztea. 22:00ak aldera atera zen etxetik Bakiora joateko, 23:00etan bikotekide izandako mutil batekin hitzordua zuelako. Gizonezko horrek dio hitzordura ez zela agertu, eta harrezkero inork ez du izan neska gaztearen berririk. Bakioko alkate Txomin Renteriak azaldu duenez, gorpuak indarkeria arrastoak ditu. 17:00etan eraman dute gorpua Bilboko Institutu Anatomiko Forentsera, eta autopsia egingo diote orain. Epaileak Garai zenaren mutil lagun ohia —24 urteko M.H.B.— atxilotu dute Gernikan, berriz galdekatzeko.

2005eko urriaren 17a
17:38
Entzun

Eguerdiko ordubata eta erdiak aldera aurkitu du hilotza bilaketa lanetan laguntzen ari zen Garairen senide eta lagun talde batek. Bakio eta Lemoiz arteko paraje batean zegoen, itsas labar batean. Arratsaldeko bostetan egiaztatu dute gorpua Aintzane Garairena dela, eta gorpua autopsia egitera eraman dute. Bakioko alkate Txomin Renteriak azaldu duenez, gorpuak indarkeria arrastoak ditu. Larunbat goizean eman zioten Ertzaintzari desagerketaren berri Garaiaren gurasoek, alaba ez zela azaltzen eta. Bilaketa lanei ekin, eta neskaren autoa Bakioko (Bizkaia) industria gune batean aurkitu zuten, bikotekide ohiarekin hitzordua egin zuen lekutik 50 bat metrora. Autoa ondo aparkatua zegoen, eta Garairen jaka eta poltsa barruan zeuden. Ertzaintzak hiru aldiz galdekatu du bikotekide ohia, eta neskarekin geratuta zegoela baina hura ez zela hitzordura agertu azaldu du behin eta berriz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.