politika

Garaikoetxeak euskal erakunde sarea "argaltzea" defendatu du

Gutxienez 403 milioi euro xahutzen dira Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta udalen arteko bikoizketengatik, Jaurlaritzak eskatutako txosten baten arabera.

2012ko otsailaren 20a
16:20
Entzun

Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ohia euskal erakunde sarea "argaltzearen" alde agertu da. Batzar Nagusien eskumenak gutxitzeko eta herri batzuk elkartzeko eskatu du, "egungo bikoizketa burokratikoa arintzeko".

Bikoizketak aztertzen dituen Jaurlaritzaren batzordean hitz egin du Garaikoetxeak. Erakunde horrek eskatutako txosten baten arabera, gutxienez 403 milioi euro xahutzen dira Eusko Jaurlaritzaren, aldundien eta udalen arteko bikoizketengatik.

"Tradizioak garrantzitsuak dira, baino batzuetan hobetu egin behar dira", azaldu du Garaikoetxeak. "Adostasun politiko handia behar da egungo euskal erakunde sarea erregulatzeko", gaineratu du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.