Garaipen Arkutik nahitara eroriarazi zuten ikertzeko salaketa jarri du Tubalek
Xabier Tubal Abrisketak Frantziako bi poliziaren aurkako salaketa jarri du Parisko auzitegian. Apirilaren 17an Parisko Garaipen Arkura igo ziren Jon Anzaren desagertzea salatzeko. Lau militante igo ziren. Binaka loturik zeuden arkuaren bi aldeetan, batak bertzearen pisuari eutsiz. Tubal Abrisketa soka batetik zintzilik zegoelarik, 20 metrotik erori zen. Sokaren bertze aldean zegoen gazteak adierazi zuen gero bi polizia igo zirela haren parera. Askatuko zutela erran ziotelarik, nabarmendu zien sokaren bertze muturrean zegoen gaztea segurtatu behar zutela askatu aitzin, bertzela eroriko zela. Hala ere, poliziek askatu egin zuten, eta Tubal Abrisketa erori egin zen. Epaileari Poliziaren jokabidea iker dezala eskatu dio Tubalek, eta heriotza nahitara eragin nahi izateagatik auzia irekitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu